fase lunar
- 1. Astron.
- sin. fase de la Luna
Behatzaile batek Ilargiaren alde argiztatua ikustean Ilargiak duen itxura, nagusiki Lurretik begiratuta. Ilargiaren itxurak jasaten duen etapa ziklikoetako bakoitza Ilargiaren fase bat litzateke. Zikloaren hasieran, Ilargia Eguzkia eta Lurraren artean dago eta erakusten digun aurpegia ilun dago; fase horri ilberri deritzo. Bere ibilbideari jarraituz, haren zati argiztatua Lurretik ikusten hasten da (Ilargia gora doala esaten da); aurpegiaren erdia ikusten denean (D letraren itxura duenean), ilgora dela esaten da. Egun batzuen ondoren, Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren artean egongo da, eta Lurretik Ilargiaren hemisferio argiztatua oso-osorik ikusiko da; ilbetea izango da orduan. Ondoren, argiztatutako zatia txikiagotzen hasten da (Ilargia behera doala esaten da); aurpegiaren erdia baino ikusten ez denean (C letraren itxura duenean), ilbehera dela esaten da. Ondorengo egunetan gero eta zati txikiagoa ikusiko da ilberrira iritsi arte, eta berriz ere zikloaren hasiera izango da.